Bertsos - View details To know more about this section
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Arlo askotan dago
lehiakortasuna
Labaka:
ta horrek guri kentzen
digu osasuna
denek lortuz puntuek
duten ondasuna
bukatzean emango
dizut erantzuna.
Puntua:
Lehiak berez ez dauka
zertan izan txarra
Labaka:
Señora Sariketan
da oso earra
aldaketa behar da
ahaztuta liskarra
bertsogintzan badegu
guk horren beharra.
Puntua:
Gaur ez geundeke hemen
lehiarik ezean
Labaka: lasai-lasai egongo
nintzake etxean
baina aurrera goaz
hontaz jabetzean
denon asmoak daude
gaur txapel beltzean.