Bertsos - View details To know more about this section
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Labaka
Jarriko ditut tripak
eta behazuna
kanpotik entzun dadin
gure oihartzuna
bafleetan kabitzen
al da maitasuna?
Ezetza izango da
nere erantzuna
guri mugak jartzea
ez da askatasuna. (bis)
A. Martin
Nire askatasuna
hementxe daramat
gehitu nahi dizkiote
bi kordetan zamak
letrak aurrez bidaltzen
zer nolako lanak!
Zuri beltzean daude
marra hauen gamak
kartzela bat dirudi
gure pentagramak. (bis)
A. Labaka
Kartzela izateko
ez da diskretua
baina musikak zein du
bere sekretua?
Gure aurka idazten
bada dekretua
nik berdin aseko det
barne desertua
kanpoan izango da
gure kontzertua. (bis)
A. Martin
A! Egin nahi diozu
sartzeari uko
eta aurre zentsura
bilakatu luto
ba barkatu aukera
ez badut gustuko
ezberdina izango da
egin eta punto!
Zer bidaliko dugun
ta zer kantatuko. (bis)
A. Labaka
Jarriko dizkiegu
belarriak ketan
arrakala haundi bat
sortzeko paretan
herri hau zaildua da
jada gatazketan
dena ematera goaz
Alaia benetan
ea nor kabitzen den
gure bafleetan! (bis)
A. Martin
Bizitza ulertzen dut
kantu ta aldarri
sormena ez dut inoiz
gose ta egarri
amets gaiztotik nahiko
nuke iratzarri
kanta dezagun Ane
beidatuz elkarri
Gora Herria eta
Sarri, Sarri, Sarri. (bis)