Bertsos - View details To know more about this section
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Stanza name:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nahiz nere lana sarri askotan
bihurtu zaidan kaiola
gaur etorkin bat dut parez pare
nahiz inori ez ajola
lehenengo esan dit pasatu zula
Gibraltarreko kontrola
ezin da ahaztu inola
miseri asko dagola
eta alboan daukat Mamedi
ja lerdea dariola
ikasturte hontan aldatuko du
bere bigarren eskola. (bis)
Esan didate zeinahi tokitan
izaten gera etorkin
nahiz eta gure eguneroko
martxari gogotsu ekin
kokatu ezinda ibiltzen gera
nola zebrak Serengetin
eta horrek eman dit min
familiak zenbat samin
nahiz denok garen ezkerrekoak
hain ireki eta hain fin!
Logelatxo bat partekatzen du
beste famili batekin. (bis)
Bost lagun denak kuarto batean
ez da ahuntzaren eztula
Europarantza zuzendu behar
dute hargatik brujula
egin diegun ongi-etorri
hori ez baita mardula
hain sentitu naiz ahula
ta malkoa darigula
sentitu arren ez det pentsatzen
kanbiatzerik sekula
eurak miserin bizi arren guk
lasai lo egingo dugula. (bis)