Bertsos - View details   To know more about this section

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gaur egungo datuek diote herritarrok Euskal Herriarekiko gero eta atxikimendu txikiagoa dugula. Etorkizunera begira jarri zara.

Description

Melody
Tabuak min direnean
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztaroan dena nuen
zeloa eta kartela
jokatu nuen gudari
ta iraultzaile papela
atxiloketak astero
porraz bizkarra epela
beti lagun bategatik
txingurrituta sabela
garaiak aldatu dira
ta zer da eusko labela?
Errealitatea da
nahiko eremu krudela
baina inuzentea naiz
nola biziraun bestela
sinestu nahi dut guztia
gaizki ikertu dutela.

Gure herriak ze bide
zenbat mendeetako adin
urtez urte, aroz aro
borroka zahar baten lagin
baina bi estatuk goitik
behetik digute eragin
aktiboki disimuloz
ta bi eratan zenbat min!
Atxikimendurik ez da
ez gara horren desberdin
apatia da nagusi
atsegin zein desatsegin
zerbait egin beharko da
bihurtu dadin etekin
haurrak euskaraz hezi ta
garenaz ongi hitz egin.

Ezkortasuna izan da
ezkertiarron kondukta
ta aprobetxatu dute
ta atera diote punta
baina hemen gaude denok
zatika bezain batuta
zergatik ez dugu hartzen
geroaldiko batuta?
Bidea egiteke dago
nun jarri nahi dugu lupa?
Nora iritsi nahi dugu?
Nola joan ezkutuka?
Izan baikor ta eragin
eragin ahaldunduta
dena dago egiteke
ezer ez dago galduta.