Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Antton Aizpurua, Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-14 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Aizpurua, Antton
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zineman bata bestearen ondoan dauden bi ezezagun zarete. Antton, bapatean Aneren eskua nabaritu duzu zure palomiten edo krispeten ontzian sartzen.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Antton Aizpurua, Ane Zuazubiskar Iñarra

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Aizpurua
Oppenheimerrena ez
omen zen plan txarra
baina topatu nuen
sarrera bakarra
ene somatzen nabil
hanketan dardarra
bera ote da edo
bonba nuklearra. (bis)

A. Zuazubiskar
Zaratak omen dizu
azal gaina laztu
aizu Oppenheimerrek
ze tarte, ze gastu
baimena eskatu gabe
ditut lehen dastatu
baina nahiko nizuke
oraintxe eskatu. (bis)

A. Aizpurua
Joño nire barrenak
ez dira lasaitzen
jolasa hasi bada
jolastera guazen
nahiz eta ausartu den
nahi beste eskatzen
oraindik ez da ausartzen
burua biratzen. (bis)

A. Zuazubiskar
Ze pelikula ez da
uste bezain txarra
baina behin pasatuta
lotsaren bi marra
hurrengoan eskatu
plan familiarra
hori bai litzakeela
bonba nuklearra. (bis)

A. Aizpurua
Zinema aretoa
hain ilun, horren hits
kasi lotsarik gabe
egiten gabiltz hitz
eta nere bi hankak
dardar-dardar dabiltz
hobe zen pelikula
motzagoa balitz. (bis)

A. Zuazubiskar
Bai palomitak jan ta
sumatuta nago
Christopher Nolan ondo
goazen harago
ze hurrengo astean
Antton, Barbie dago
baina bota zaiezu
zuk gatz gutxiago. (bis)