Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Alberdi, Haritz
Bertsolaris / Authors
Etxeberria, Oier
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hondartzako sorosleak zarete. Gaur duzue azkeneko lan eguna. Denetarik ikusi duzu uda guztian zehar.

Description

Melody
Kontu barri bat suzedidu da I
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Etxeberria
Irailak soilik hamabost egun
ta udazkena aibala!
Hau al da hainbeste famau duten
Euskal Herri tropikala.

Mantxi
Azken eguna degu bai baina
adi-adi begiratu
aurten naparrik ez da ito ta
ez dadila gaur gertatu.

O. Etxeberria
Abuztuan ze eguraldi txar
bazter denak mela-mela
pentsa bi aldiz irakurri dut
Karmele Jaion nobela.

Mantxi
Arreta jarri behar dan garaian
zenbat nobela eta hitz!
Horretxegatik katalejoak
heldu dituzu alderantziz.

O. Etxeberria
Bainujantzia soinean eta
katalejuak presaka
hemen naparrik ez da ibiltzen
Andra Mariak pasata.

Mantxi
Gipuzkuarrak somatzen ditut
preparatuta etxetik
naparrak dira joaten direnak
olatuaren atzetik.

O. Etxeberria
Hondartza horren barea dago
ez boia eta ez kale
ez al genuen hobe sartzea
pistinako begirale?

Mantxi
Pistinak ez du emoziorik
baina aibala, aibala
lehen hitzetik antzematen da
Azpeitiarra zerala.

O. Etxeberria
Ta gaur tristea joango zaizu
azpeitiarrokin zita
euriarekin egoten baita
txiringitoa itxita.

Mantxi
Azken eguna dala medio
ugari dezu alkohola
konturatu naiz txiringitoa
zeure motxilan dagola.

O. Etxeberria
Zentzu haundirik ez det ikusten
nik zure esaldietan
negura arte irauten dit nei
hondarrak sandalietan.

Mantxi
Ilunabarra da eta denek
aldegin dute etxera
benga trago bat hartu dezagun
eta goazen bainatzera.