Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-21 Lazkao Txapelketa
Gai-emailea
Garmendia, Aizpea
Bertsolaris / Authors
Arana, Oihana
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Lehenengoa izan zara. Baduzu ardura puntu bat.

Description

Melody
Beste bateko inularretan
Stanza name
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana

Stanza name:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Poesiak hitza behar du beti
ta poesiak kalea
ni beti izan naiz metafora ta
hitz landuaren zalea
nire lanetik heldu zitzaidan
lehenbiziko seinalea
alboan utzi nuen pereza
alboratu logalea
eta artean soilik nintzela
karrerako ikaslea
nere eskutan zegon guztion
kalea edo balea
ta izan nintzen mende hontako
lehen euskal idazlea. (bis)

Ta liburu bat bilakatu zen
ezkutu ta estandarte
poematxotan bildu nituen
mendi, paraje zein parke
poematxotan bildu nituen
nere min, neure aldarte
ta argitaratu zen egunean
joe, ze eskaparate!
Nik ardurarik ez nuen gura
egon nahi nuen aparte
katebegi bat izan nahi nuen
ez nuen izan nahi kate
nik ardurarik ez nuen sentitu
ipini zidaten arte. (bis)

Zalantzan jarri nere aurpegi
ta gorpuzkera bordeak
zalantzan jarri nere mekauen
eta halako gordeak
beti ez dira gure aldeko
jokuaren akordeak
eta hargatik birpentsatzeke
daude oraindik moldeak
ai zenbat malko idatzi duen
nere ordenadoreak!
Baina honez gero ahaztuak ditut
bai sasiak bai loreak
ze zorionez etorri dira
gehiago eta hobeak. (bis)