Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Eli Pagola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Zuazubiskar, Olatz
Bertsolaris / Authors
Araiztegi, Eneko "Korta"
Pagola, Eli
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Arte modernoko museo batera joan zarete elkarrekin. Eneko, Elik ordubete darama isildu gabe zuri arte lan guztiei buruzko azalpenak ematen.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Eli Pagola

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Araiztegi
Guggenheimgo ateak
ditugu ireki
baino Eli ez nabil
zurekin ederki
hau ta hura galdetuz
berdin zabiltz beti
erantzungo nizuke
neronek baneki. (bis)

E. Pagola
Artelanek badute
hainbeste grazi ta
guztia ekarri det
ondo ikasita
autore garaikide
obra eta zita
dena esango dizut
Puppytik hasita. (bis)

E. Araiztegi
Zuk Puppy ta pupa bik
eituzu batea
ondoan bai zaitut nik
neronen kaltea
isildu be pasatzen
du honek astea
eskun ez mingainean
daukazu artea. (bis)

E. Pagola
Laguna arteakin
makal aurkeztu da
ikasteko gogoa
izango ez du ba!
Kolore eta formak
nahiz eman azkura
artea jarri nahi det
herrian eskura. (bis)

E. Araiztegi
Ba zure nahia inoiz
beteko ote da?
Ze ni gehio ez nator
zurekin batera
nazkauta kanpora nahi
nuke oain atera
kanpoko txakurrari
txiza egitera. (bis)

E. Pagola
Joe batzuk ze azal
arina daukaten!
Nik arte erakuspen
bat nintzen ematen
baina ez det segiko
erdirik esaten
ahaztu guztia eta
utzi eramaten. (bis)