Bertsos - View details   To know more about this section

2025-03-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre, Aitor Sarriegi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-03-09 Andoain Jaialdia
Conductor
Etxeberria, Maddi
Bertsolaris / Authors
Rekondo Izagirre, Andoni
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lagunak zarete. Biek duzue kontzientzia handia Saharako errefuxiatu kanpamenduan gertatzen denaz. Eta biak saiatzen zarete ahal den neurrian laguntzen. Aitor, urtero ekartzen du zure familiak Saharako haur bat uda pasatzera. Horretaz gain, elkartasun ekintzetan ere parte hartzen duzu eta aktiboki antolatzen dituzu elikagai bilketak zure herrian. Andoni, zure familiak ere urtero hartzen du Saharako haur bat etxean, eta Hurria-Sahara elkarteko kidea zara. Baina elikagai bilketetan parte hartzeari uko egiten diozu, apurrak ematea dela sentitzen duzu, pobreak pobreagoari laguntzen jartzea.
Sahararen aldeko bertso saioaren amaieran topo egin duzue eta eztabaidan hasi zarete.

Description

Melody
Beti penetan beti penetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-03-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi
Zure ta gure etxea biak
nahiko antzerakoak dira
baina ondoren biok ez gaude
gauza berdinei begira
nik parte hartu ohi dut hontan ta
diferentzia hori da
sarri ez dago alde haundirik
arrazoitik aitzakira.

A. Rekondo
Nere aitzaki usteko honek
eten al du zure poza?
Zure ustetan bilketarena
baita bide aproposa
lagungarria al da lenteja
espagetia, arroza?
Gero kaleetan isilarazten
badegu euren ahotsa.

A. Sarriegi
Nik ez det inor isilarazten
ondo dakizu laguna
gurasoek bai ume bat hartu
eta bakoitzak ahal duna
eta zuk berriz izena eman
eta hor egon zer suma
esan zaidazu egiz Andoni
zer da egiten dezuna?

A. Rekondo
Neurtzen hementxe ez gara hasiko
Aitor ez nazazu mindu
Sahararekin kontzientziatuta
baikaude berdin-berdin gu.
Zuk nahi dituzu bilketarako
bide denak ondo findu
nik nahiago det sakon pentsatu
kontzientziak nola astindu.

A. Sarriegi
Sakon pentsatze hutsarekin da
ezer aldatzea gaitza
edo kalean ikus ezazu
ematen duen emaitza
bilketarena baztertzea zuk
erabaki duzu aixa
militantzia inaktiboa
da mende hontako gaitza.

A. Rekondo
Kanpamendutan igarotako
negu gorri ta barauek
askok diote zeozertako
balio al dute hauek?
Entzungor egin izan digute
agintari ta enparauek
baina zeozer aldatze al dute
herriko betiko lauek?

A. Sarriegi
Nik uste garbi antza buruan
izan behar zituenak
nahiko nahasturik ez ote dauzkan
barruko bere eskemak.
Hemen, Andoni, guztiak behar
ditugu ta ez gehienak
egiten diren apurrak eta
egiteko dauden denak.

A. Rekondo
Ta egiteko zenbat dagoen
ia zail da sinistea
nahiz ta bilketa neretzako den
apurra ta alpistea
tokatzen zaigu modu hontara
gure jarduna ixtea
gu ere xextran hastea ez al da
Aitor bastante tristea?