Bertsos - View details   To know more about this section

2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa
Gai-emailea
Leibar, Ibon "Txinbo"
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Telebista eta irrati kate gehienak gazteleraz, egunkariak ere bai, Netflix ingeleraz eta gazteleraz… eta gainera entzun behar dugu gu garela euskara inposatzen dugunak.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez da notizi barria
kontatu dozuna hemen
aspaldian esan behar
jake antza beti amen!
Ta inposatzaileak geu
ai kontraesana zer den!
Funtzio publikoa da
ia elebakarren harem
nik neuk urrundik ikusi
neiken arren oso garden
batzuk ez dira ohartzen
gero honek zer dakarren
eurek harrotuta dabiltz
ea espabilatzen garen! (bis)

Gero epaitegietan
zelako mailu zartada
antza alperrik da hemen
ze lege daben atara.
Integratzeko problema
ete da orain euskara?
Geu be’ erdera jakinda
mundura sortu ez gara!
Bizikidetza behar da
egia da beharbada
errespetuzkoa behar dau
ezin da albora laga
ta errespetuak behar dau
norabide bietara. (bis)

Eta zapaltzaileak geu
ai guzurraren tamaina!
Identitarioak gu
entzun behar alajaina!
Isiltasuna ete da
ostikadaren ordaina?
Erakundeek daukie
ointxe aukera bikaina
zelan erantzun herriak
zelan egin gure azaña?
Kontuan hartuta arazo
bi deukoguzela baina
Frantzia eta frantsesak
Espainolak ta Espaina. (bis)