Bertsos - View details To know more about this section
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Hogeitabi puntukoa, ertainaren moldekoa
Doinua: Eskerrik asko Alexis
A. Egaña
Hauxe une aproposa
bihotzean a ze poza
joan dan aspaldi batean
Miren ta bion artean
sortu zen zera hori
oraindik dabil ongi
gu ezkondu ginan Lezon
bueno ahaztu zait itxaron!
Lezon edo Itziarren
edadeak zer dakarren!
Ez dut gogoan baina
gaurkoa alajaina
gauza ederra izan da
egia garbi esanda
Getariko txakolina
guztientzat nahi adina
gero langostinoak
jan ta eztarrian kloak!
Igual bai zeuden pasata
baina ez zen ezer falta
oliba nork ez du ikusi
bere hezur eta guzi?
Neurria: Bi puntuko txikia
Doinua: Hona bildots eztia
M. Artetxe
Nere senar berritsu honen hitzen truke
horrela pasa ditut berroeita hamar urte
Neurria: Hamabi puntukoa, ertainaren moldekoa
Doinua: Eskerrik asko Alexis
A. Egaña
Eta gainera andrea
bate tatxarik gabea
nerekin dago gustora
ta neretzat asko da
beti esaten dit rau!
Honek nunbait maite nau
ta ulertu liteke
kendu det hainbat neke
etxeko lanak eginda
horra tarta, horra ginda
eta gonbidatu jende
horretxekin nago menpe.
Neurria: Bi puntuko txikia
Doinua: Hona bildots eztia
M. Artetxe
Etxeko lanen kontu hori gezurra da
a ta Hondarribian ezkonduak gara!
Neurria: Hamalau puntukoa, ertainaren moldekoa
Doinua: Eskerrik asko Alexis
A. Egaña
Bueno da nere arkupe
klaro zala Guadalupe!
Nik ere daukat goguan
nola elkarren onduan
aspaldi edo aitzinan
gu gustora egon ginan
begira han nor dagon
kaixo Trump jauna, gabon!
Nik merezi nuen gisan
horrelakorik bizitzan
hauxe da ilusioa
amerikar sozioa
hurbildu zaigu gugana
bihotzez egin du dana.
Neurria: Bi puntuko txikia
Doinua: Hona bildots eztia
M. Artetxe
Alkohola bihurtu da jadanik arazo
Trumpekin nahastu du Sebastian Lizaso.
Neurria: Hemeretzi puntukoa, ertainaren moldekoa
Doinua: Eskerrik asko Alexis
A. Egaña
Joño hi al hintzan Lizaso?
Bistatik ere akaso
nebilek pixka’t jetsita
barka zak nik Trunpen pinta
hartu diat lehen baina
Lizaso ta Egaña
hori zan bikotea
bizarra, bibotea
bertso pilak botea
eta kirolariak’e
hortxe badatoz jo ta ke
hori Urtain al dugu?
Bueno, ez nago seguru
bueno, igual dago hilda
ekarri ardoa, gilda
ekarri mesedez zerbait
zutik egon behar det nolabait
oraintxe baitnabil juxtu
oso larri, oso estu.
Neurria: Bi puntuko txikia
Doinua: Hona bildots eztia
M. Artetxe
Ez zaiozue otoi txanpainik atera
ta ez al duzu joan nahi pixa egitera?
Neurria: Hamazazpi puntukoa, ertainaren moldekoa
Doinua: Eskerrik asko Alexis
A. Egaña
Pixa igual geroago
ni kaka eginda nago
begiak ezin ireki
pausoa nora baneki
emango nuke gustora
baina sustotik sustora
ospakizun ederra da
nik maitatzen zaitut hara
irten zait bihotzetik
bi hitz hortxe atzetik
ez dakit nola segitu
bihotza erdi zauritu
didazu ai ‘zazu Miren
kontuak zer nola diren
berrogeita hamar urtian
ai ‘zazu gure artian
izan den maitemina.
Neurria: Bi puntuko txikia
Doinua: Hona bildots eztia
M. Artetxe
Nahiz ta romantiko den oso on ta trebe
nik ez nion sinistu lehen aldian ere.
Neurria: Hamasei puntukoa, ertainaren moldekoa
Doinua: Eskerrik asko Alexis
A. Egaña
Eta bukatzen hastea
aizu nere emaztea
ez ote zaigu komeni
biok Miren ta Andoni
berrogeita hamar urtetan
hor jardun gera benetan
hotelean gaude ta
piztua zait alerta
goazen goiko logelara
igual zerbait orain jada
piztu bailiteke gugan
nahiz ta zu egon dudan
ez dakit nik zer egin
ez al zaizu atsegin
gelara igotzea
ta mmm jotzea.
Neurria: Lauko txikia
Doinua: Hona bildots eztia
M. Artetxe
Berrogeita hamar urte nahi ditut kontatu
nahi duenean hasi ta ahal duenean bukatu.
