Bertsos - View details To know more about this section
2025-06-15 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
2025-06-15 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1.- Bartzelonako konferentzian Ayusok alde egin zuen Pradales euskaraz hasi zenean.
Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Ai gure antzinako
M. Lujanbio
Nik ez dakit Madrilen
zerbait badakiten (bis)
dena teatro hutsa
dela irudipen
Ayusok omen zeukan
odola irakiten
Pradalesekin nintzen
ni haserre irten
Euskadin ez dulako
euskeraz egiten. (bis)
J. Uria
Ba ni Ayusorekin
nintzen hasarratu (bis)
ze konportamentu hori
ze jarrera datu!
Bera hasi denean
telebistan altu
sofatik altxatu naiz
eta amatatu.
Baino klaro Ayuso
ez da enteratu. (bis)
2.- Argia joan da gaur eta badirudi aberia orokorra dela eta luzaro iraungo omen du. Zuen egunerokoa asko oztopatzen du honek.
Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Mundu hau uzten bazun
J. Uria
Berriro joan dira
argi ta kontaktu
nahiz ta EDPrekin
den nahiko kontratu
hau ez da posible ta
ezin da gertatu
pertsona izatera
ezin naiz ausartu
kotxea ezin badut
garajera sartu.
M. Lujanbio
Kargadorerik eza
hori lehenengoa
aire egokitua
joan dala zeroa
izozkailuan galdu
zaigu generoa
hau bazkai mixeria
hau da endredoa!
Garbantzo hotzak eta
sagardo beroa.
3 .- Ereñozura etorri kantatzera eta obrak direla eta ezin aparkatuz zabiltzate.
Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Zer da gaur Donostian
M. Lujanbio
Ez da errez iristen
herri honetara
dena da lur jausia
lokatza ta traba
gero nik espaloian
utzi ohi dut hara!
Diplomazia eta
patxara zer da ba?
Ni ez naiz haserretzen
multarik ez bada. (bis)
J. Uria
Bizikletaz ez nintzen
honaino ausartzen
eta azkenerako
han kotxea hartzen
baina dena obra ta
seinale almazen
eta noski hasi naiz
gogor hasarratzen
Bilboko metroa hona
ez da ailegatzen. (bis)
4 .- Ez zaizue batere gustatzen jarritako gaia.
Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Agur sagar beltzeran
J. Uria
Gai jartzaileak tokatu
ohi dira bizitzan
eta gu egoten gara
beraien gerizan
Aritz haserre mota
askoren peskizan
baina ez naiz haserratu
tokatzen zen gisan
behintzat bi eoliko*
ez baikara izan.
M. Lujanbio
Papera ekarri du
hori da tamala
boligrafo ta guzti
beti iguala
hau da auzo herriko
sasi intelektuala
ta nahiz ta gu haserretu
urtero bezala
uz’ tagun uste du ta
ondo ari dala.
*Aurreko gai batean O. Iguaranek eoliko-dorre paperean kantatu du.
