Bertsos - View details   To know more about this section

2025-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-06-29 Asteasu Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gai-librean puntutan
Proposed topic
Puntutan gai librean

Description

Melody
Mando baten gainean I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Aspaldian zer moduz
bizi da Onintza?
On. Enbeita
Lehengo aldean desberdin
daramat bizitza
I. Zubeldia
esplikatu ezazu
zein dan ba baldintza
On. Enbeita
ama izan berria naiz
ematen dut hitza.

On. Enbeita
Zu ere aita zara
baina aspalditik
I. Zubeldia
ta esango dizkizut
kontuak egitik
On. Enbeita
batzutan nik bakea
nun bilatu ez dakit
I. Zubeldia
nik ihes egiten det
ez haserretzeatik.

I. Zubeldia
Baina bueltatzean
han egoten dira
On. Enbeita
aitak zer ekarriko
dienan begira
I. Zubeldia
zer ondo etortzen dan
buelta bat mendira
On. Enbeita
eguzkiak egiten
du beti dizdira.

On. Enbeita
Ni ez naiz hasarratzen
naiz nahiko mantsoa
I. Zubeldia
sendatzeko modurik
onena bertsoa
On. Enbeita
kalean usoa ta
etxean otsoa
I. Zubeldia
hasarrauta egon da’re
beidatu goxoa.

I. Zubeldia
Ba nei orain hasi zait
parrandan alaba
On. Enbeita
orduan kezkatuta
edo egongo zara
I. Zubeldia
gainera atera zait
kriston lurrikara
On. Enbeita
zuri ere gustatzen
zitzaizun parranda.

On. Enbeita
Ta zuretik ezpala
etortzen omen da
I. Zubeldia
horrek izan dezake
bentaja zerrenda
On. Enbeita
Zegamako festetan
solte zuen prenda
I. Zubeldia
gaia kanbiatzea
goazemazu benga!

I. Zubeldia
Lorik egin gabe ta
oaindik hain gustora
On. Enbeita
lo egin gabe ez da joan
ba nire denbora
I. Zubeldia
horrek egin lezake
askotan mejora
On. Enbeita
igual nire umea
santua izango da.

On. Enbeita
Asko tardatu nuen
ta ordun ondo egin
I. Zubeldia
ni ez nintzen aritu
Onintzaren berdin
On. Enbeita
gauero bete egiten du
biberoi batekin
I. Zubeldia
nik azkar egin nitun
ta gero burun min.

I. Zubeldia
Hala’re ez naiz damutzen
eindakoarekin
On. Enbeita
damutu ez da egin behar
txarto eginda berdin
I. Zubeldia
oain juerga eiten degu
danok elkarrekin
On. Enbeita
ni ere joango naiz
akaso zuekin.

On. Enbeita
Behar pixka bat badut
desahogatzeko
I. Zubeldia
orduan biok gaude
elkarren antzeko
On. Enbeita
ez dago aitzakirik
bakea izateko
I. Zubeldia
hau ez da herri txarra
juerga bat jotzeko.

I. Zubeldia
Ta zuen ume horrek
nola du izena?
On. Enbeita
Ur Enbeita Arrondo
mutil galantena
I. Zubeldia
ze polita izaten dan
amaren problema!
On. Enbeita
Errepikatu egin dut
besteen eskema.

On. Enbeita
Enamoratu nitzen
ni neurearekin
I. Zubeldia
hola ze pasatzen zan
nik ere banekin
On. Enbeita
berdin da negar, kaka
edota lo egin
I. Zubeldia
disfrutatu ezazu
familiarekin.

I. Zubeldia
Ze iruditu zaizu
inbernaderoa?
On. Enbeita
Ba pasatu dugula
kristoren beroa
I. Zubeldia
zuk han jarri izan dezu
sarri generoa
On. Enbeita
gaur arropa kentzeko
nahiko endredoa.

On. Enbeita
Ez al daukazu dena
oso pegatuta?
I. Zubeldia
egia esan nago
ia likatuta
On. Enbeita
beroa egiten du
ez da inoren kulpa
I. Zubeldia
benga agur gaitezen
ta saioa buka.