Bertsos - View details To know more about this section
2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Bi begiak jartzean
Gazara begira
denok aldatzen dugu
gure perspektiba
tantaka aldatzen da
gezatik gazira
ta odolezko malkoak
ateratzen dira.
Puntua:
Gosea erabiliz
orain arma gisa
dena inpunitatez
ta denen geriza
genozidio bat da
lur zahar baten ehiza
ta efemeride bat
guztien bizitza.
Puntua:
Ez nahastu kirola
eta politika
ez nahastu bizitza ta
bizitzen etika
ez nahastu odoluste
protesta, kritika
mundua hau bihurtu da
mundu hipokrita.
Puntua:
Itsasontziak doaz
laguntzaz beteta
itxaropena euren
barkuko maleta
misil txiki bat hurbil
liteke tarteka
sutilki esateko
emateko buelta.
Puntua:
Hitzak agortu arren
isildu ezina
urrun ikusi arren
ez da atsegina
boikota egin behar da
ez soilik mitina
palestinarrena da
gu guztion mina.
