Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2025-09-13 Donostia Jaialdia
Conductor/a
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Ejercicio
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto
Puntua: Bi begiak jartzean / Gazara begira
Puntua: Gosea erabiliz / orain arma gisa
Puntua: Ez nahastu kirola / eta politika
Puntua: Itsasontziak doaz / laguntzaz beteta
Puntua: Hitzak agortu arren / isildu ezina

Descripción

Melodia
Errota zahar maitea
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Bi begiak jartzean
Gazara begira

denok aldatzen dugu
gure perspektiba
tantaka aldatzen da
gezatik gazira
ta odolezko malkoak
ateratzen dira.

Puntua:
Gosea erabiliz
orain arma gisa

dena inpunitatez
ta denen geriza
genozidio bat da
lur zahar baten ehiza
ta efemeride bat
guztien bizitza.


Puntua:
Ez nahastu kirola
eta politika

ez nahastu bizitza ta
bizitzen etika
ez nahastu odoluste
protesta, kritika
mundua hau bihurtu da
mundu hipokrita.


Puntua:
Itsasontziak doaz
laguntzaz beteta

itxaropena euren
barkuko maleta
misil txiki bat hurbil
liteke tarteka
sutilki esateko
emateko buelta.


Puntua:
Hitzak agortu arren
isildu ezina

urrun ikusi arren
ez da atsegina
boikota egin behar da
ez soilik mitina
palestinarrena da
gu guztion mina.