Bertsos - View details   To know more about this section

2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-09-13 Donostia Jaialdia
Conductor
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Agin autobusean sartu haiz. Bete samartuta zegok autobusa, baina bazegok leku bat libre eta bertan eseri haiz. Hurrengo geltokian, Maialen sartu duk autobusean. Adinean aurrera doan emakumea. Hire parera etorri duk Agin, eta hantxe jarri duk geldirik zutik, autobusean ohikoak diren zutabe horietako bati helduta. Orduan, adeitsu, altxa egin haiz Maialeni leku bat uzteko asmoz. Nabarmen ikusi duk nola beste aldera begiratu duen ez ikusiarena eginez.

Description

Melody
Azienda bat dago
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Edukazioan ni
nola naizen maisu
zuregana halaxe
hurbildu natzaizu
ez al nazu ikusi?
Aizu, señora aizu!
Edo bixta fallatzen
hasi ote zaizu?

M. Lujanbio
“Señora” esaten du
begiratuz hona
uste al dezu naizela
etxeko amona?
Edukazio da horri
esaten zaiona
baino gehiegizkoa
ere ez da ona.

A. Laburu
Edukazioa det
nik adinaren truk
ta hartu ditudanez
zahartzaroan zantzuk
orguilua haundia
nola daukazun zuk
eroitzian lurretik
altxako al zaitut?

M. Lujanbio
Nik zentzuz egiten det
pausua ta hitza
ta autobusez ere
dotore gabiltza
jeiki dalako hartu det
disgusto bortitza
ta haserretuko nintzan
jeki ez balitza.

A. Laburu
Autobusean degu
arazo sakona
nahiz eta hasi geran
txiste eta broma
hara txoferra ere
heldu baita hona
billeterik pagatu ez
dezula diona.

M. Lujanbio
Billeterik ez dago
aspaldian behintzat
hor pasa behar dira
txartel baten ertzak
txartela galdua du
nere poltso beltzak
hau debalde ez al zan
pentsionistentzat?

A. Laburu
Lehenago ere esan
dizut aizu, aizu!
Edukazioz zuri
hurbildu natzaizu
ta txartela lurrera
botia jo ta su!
Mugi jartzen dulako
ukatzen al dezu?

M. Lujanbio
Ai ume mukizuak
zenbat jakinduri!
Autobus honengatik
jarriko du Mugi
horko kurba ta obra
zulo eta zubi
Aieteko autobusak
rallya dirudi.

A. Laburu
Amona zaharrak oso
gutxi du gozotik
ta laister gutxiago
du hezur osotik
hontara entrenatu
dan arren atzotik
lasai heldu zaidazu
señora besotik.

M. Lujanbio
Oain “Señora” esan dit
baino basta, basta!
Ume hau izango da
lotsagabe kasta
jeistera noa orain
iritsi naiz jasta!
Ta amona zaharra ez naiz
ama ere ez naiz ta.