Bertsos - View details   To know more about this section

2025-09-17 Sara Plaza librea [Bertsoa] / Unax Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-09-17 Sara Plaza librea
Bertsolaris / Authors
Aizpurua Ibargarai, Unax
Arzallus, Amets
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-09-17 Sara Plaza librea [Bertsoa] / Unax Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Ene Senpere utzi ta aireari kasu!
Gaiez alda dezagun ai Unax indartsu
ikusten zaitut nik hain gazte ta pindartsu
Saran bestetan zenbat besta egin duzu? (bis)

U. Aizpurua
Hoiek denak kontatzen a ze panorama!
Bestek ukana dute sekulako xarma
baina ezin dizut erran hortako dut lana…
Justu ondoan ditut aita eta ama! (bis)

A. Arzallus
Hara bide txarrera beraz nola noan
aingeru traza duzu begi ta ahoan
eta ikasle fina hain grina beroan
beraz plazan Bulego ta zu bulegoan! (bis)

U. Aizpurua
Bestak egiten pasaz hamalau bat urte
gurasoak hor ditut zenbat haundiuste
ez nintzake bizirik ez ‘zazula uste
nola bukatu dudan jakingo balute! (bis)

A. Arzallus
Zenbat urte aipatu duzu bertsu hortan?
Hamalau urte Unax hazteko asmotan
beraz arratsalde hau doa bi pausotan
lehen ahate arrantzan ta orain bertsotan. (bis)

U. Aizpurua
Hamalau urte aipatuz guzien kaltera
ta eman didazunez eroan papera
ttiki-ttikia nintzen ta nintzen atera
hor Amets Arzallusen bertsoak entzutera. (bis)

A. Arzallus
Beraz ni entzuteko zu ahaleginean
Sarako plazan bazen segur ezinean.
hamar urte, zortzi urte buru arinean
nik ez nuen bertsurik zure adinean. (bis)

U. Aizpurua
Baina oino zirenez norbait oso fina
orain ikusi dugu zure ahalegina
nahiz ta hau entzuteak ematen dun mina
aspaldi pasa duzu bestako adina. (bis)

A. Arzallus
Berriz ere hasi da tiroen afera
Unax begira ezazu zuk mahaien aldera
bilo xuri eta soil batzuk bai sobera
ni hemen kokatzen naiz muaienatik behera. (bis)

U. Aizpurua
Denak sentitzen dira mahainean errege
ta balak botatzea niretzako xede
nahiz irri egin duten pozik eta trebe
Ametsentzat zen baina zuentzako ere. (bis)