Bertsos - View details   To know more about this section

2025-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-09-29 Irura Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Alaia oraintxe iritsi zara etxera. Lehertuta zaude. Gaur ere logelak garbitzen, txukuntzen, gelditu gabe aritu zara egun osoan. Maria Cristina hotel entzutetsuan. Etxera iritsi zarenean gaur ere telebista piztu eta gaur ere Zinemaldia. Dena glamourra eta alfonbra gorria.

Description

Melody
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hor ibili naiz hauts malutekin
bi birika hauek puzten
maindire berri batzuk ipini
ta burukiak gorpuzten
hemen ileak zein txingurriak
distira baitu zapuzten
ahalegintzen naiz dena distiraz
eta usain goxoz uzten
gero izarrak pasatzen dira
dena baita aurreikuspen
izardun hotel hauetan ez da
zulo beltzik erakusten.

Ta hemengo hilo musikalean
Mozart batek abestean
hemengo ehun goxo zetazko
hauenpean babestean
norbaitek bere buruan ote
gaitu gero banketean?
Edo aipatzen al gaitu inork
Kursaala bete-betean?
Berez argi da ta ez naiz hasiko
ni berdintasun eskean
haiek pantaila batean daude
eta gu berriz bestean.

Feminizatu den sektorea
nahiz saiatu borrokatzen
nire egutegi gorrian ez dut
tarte librerik topatzen.
Komun batean kokaina zen
beste batean oka zen
baina guztia desagertzen da
eta horrela kokatzen
segitzen bada garbitze lana
iluntasunez opatzen
segiko dugu zikinkeria
alfonbra azpira botatzen.