Bertsos - View details   To know more about this section

2025-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Aitor Tatiegi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (53. 2025. Gabiria)
Performance
2025-04-26 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Etxezarreta, Ane
Bertsolaris / Authors
Aiestaran, June
Tatiegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aita alabak zarete. Aitor aitarentzat langile ona izatea da garrantzitsuena. Alaba beti dantzan edo musika jotzen aritzen da.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Aitor Tatiegi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Tatiegi
Lege zaharrak zituen
horrenbeste gako
denbora ezin pasa
lanetatik kanpo
ta zuk dena jolasa
zeronen kasako
hala Euskal Herririk
ez dugu altxako. (bis)

J. Aiestaran
Euskal Herriak asko
baititu barrenak
ta ez itzazu sortu
etxean problemak
leporatu behar al
dizkit gauza denak
arratsaldea siestan
pasatzen duenak? (bis)

A. Tatiegi
Baina ni seietan naiz
ohetik mugitu
ta zu orduan zinen
parrandako triku
gitarrarena ondo
igual iruditu
behintzat Laboarenak
joko bazenitu! (bis)

J. Aiestaran
Nik Bad Gyali luzatu
ohi diot begia
Laboarena baita
pedantekeria
lur azpian zenduke
aita aurpegia
egingo bazendu nik
eindako erdia. (bis)

A. Tatiegi
Hizketan ona zara
bai zabiltza ongi
baina zuretzat badut
lantxo bat edo bi
lurra aipatu duzu
ta atxurra tori!
Orduan pasako da
rebeldia hori. (bis)

J. Aiestaran
Ai artista beharra
bazeukan Gabirik
eta hain juxtu gogo
handia piztu dit
hogei urtera seitzen
badezu bizirik
ez dizut eskeiniko
nere abestirik. (bis)