Bertsos - View details   To know more about this section

2025-05-17 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Josu Sanjurjo, Aitor Servier

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Aixita Bertso Sariketa (5. 2025. Irurtzun)
Performance
2025-05-17 Irurtzun Sariketa
Conductor
Gartzia, Zigor "Zian"
Bertsolaris / Authors
Sanjurjo, Josu
Servier, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Korrikalariak zarete, lasterketa garrantzitsu batean parte hartu duzue. Zu Aitor, Josuren atzetik sartu zara helmugan; badakizu gaurkoan gau-pasaz etorrita dagoela.

Description

Melody
Igaran egun batez
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-05-17 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Josu Sanjurjo, Aitor Servier

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Servier
Gaurkoan dortsalari
emango diot su
Zegama bukaturik
gustora zatoz zu
nire aurretik egin
gabe estropozu
kubatari EPOa
bota al diozu?

J. Sanjurjo
Bultzatu nau gorputzak
bultzatu arimak
ongi bukatzen dira
horrelako filmak
nire parrandak dira
munduko haundinak
nahi al dituzu hartu
nire bitaminak?

A. Servier
Oraintxe Isostar bat
gero gerokoa
bitaminak hartzea
omen da jokoa
oraintxe sentitzen naiz
hau da oztopoa
ba gehiegitxo zaindu
egin den tontoa.

J. Sanjurjo
Ta nik inbidioso bat
daukat parez pare
ni zerorren aurretik
ta holaxe gaude
gau-pasaz irteteko
ze abilidade!
Horrela irteten naiz
presiorik gabe.

A. Servier
Ta presioa zer den
nik ederki dakit
zure aurretik ezin
bukatu hargatik
ni bezela zainduko
bazina gogotik
bukatuko zenuke
Kilianen aurretik.

J. Sanjurjo
Ez zaitezela hona
etorri deus eske
gau-pasaz etorri naiz
nahiz zenuen uste
hurrengoan ez zaitez
kexatu hainbeste
nerekin parrandara
etorri zaitezke.