Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ikaskideak zarete. Eskola orduan elkarri papertxoa bidaltzen ari zarete. Zureak, Igor, maitasun mezuak dira. Eta, Sustrai, zureak pakean uzteko esaten dutenak.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Zure gainera egingo
nuke pozik salto
paperean idatzi
hainbat horrelako
ta zuk erantzunean
diostazu planto!
Sustrai ni ez nago prest
gaur baketarako
burkide bat behar dut
nire oherako. (bis)

S. Colina:
Bihotz batek bihurtu
gintuen bi bando
eta gehiagorikan
ez dizut esango;
Igor Elortza zara
ta ez Marlon Brando
dagoeneko bota
dizut paper frango
ta hurrengoan ez da
papera izango. (bis)

I. Elortza:
Oraingoan bai bota
duzula epela
hurrengoa ez dela
izango papela;
ez gaur disimulatu
ni ez naiz tentela
Sustrai iruditzen zait
neuregatik dela
ipintzen duzunean
eskua horrela. * (bis)

S. Colina:
Nere laguna ez da
hain lagun arrunta
huskeriari ere
kentzen diot punta
baina begira jarriz
apurka-apurka
hau zuretzako dela
pentsatzen duzu-ta
Igor ez ote zaude
papelak galduta? (bis)

I. Elortza:
Zoramenean joaten
zaizkit bai egunak
beti ezetz diosta
ta nire kuttunak.
Ez itzazu ipini gaur
hain begi ilunak
ezezko ta ezezko
zure erantzunak
biok gara aukera bat
galduko dugunak. (bis)

S. Colina:
Ni naiz zure bihotza
ni zure arnasa
ta zu nere erritmoan
dihoan konpasa.
Nahiz eta ezetz esan
ta aurrera pasa
zure bihotz barruan
baietz utzi traza
ez omen da inoiz ahazten
lehen kalabaza. (bis)


* Sustrai Colinak eskuin eskua ordulari baten penduloaren modura mugitu ohi izan du ezker-eskubi. Igorrek bere keinu hori imitatzen du.