Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok pertsona beraren ohe ondoko mahaitxoan elkartu zareten bi elementu zarete. Zu, Jexus Mari, gauero lotarako hartzen duen pastilla. Unai, goizero esnatzeko erabiltzen duen iratzargailua. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Irazu hasita.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Goizean jekitzea
nolako azaña!
Logurea behar da
nolabait engaina;
zure tirrinarekin
hemen alajaina,
sinistu, hau ez dezu
zuk usteko baina:
ni maite nau gorrota
zu zaituen aina,
maite naula gorrota
zu zaituen aina.

Iturriaga:
Ni goizeko zaindari
ta zu berriz gauen,
potrozorri bidea
aukeratu nuen.
Dibertigarriena
neroni naiz hemen:
jotzen hasten naiz ta hark
"mekauen, mekauen...",
ta ez dakizu horrek
zenbat pozten nauen! (bis)

Irazu:
Pozten zerala eta
a ze arazua!
Barruan badaukazu
indarra ta sua.
Zurekin esnatzea
lehenengo pausua;
nik derrigor behar det
ona ta gozua,
gutxienez hartzen nau
kajaka osua. (bis)

Iturriaga:
Fosforoa daukazu
eta bitamina,
antza kentzen diozu
zuk buruko mina.
Kontrako bidea da
nik dudan dotrina,
eta ez ukatu hartzen
dizudala gaina;
nik izorratzen diot
zure eragina. (bis)

Irazu:
Pastillak berekin du
horrenbeste truko!
Despertadorea're
ohean gertuko.
Kolpean sustoakin
zuk hoi jo orduko,
bihotzarentzat txarra,
egia lekuko,
ta egunen batean
ez da esnatuko! (bis)

Iturriaga:
Egun baten gelditzen
baldin bada bertan,
akabo nire lanak
betiko, benetan!
Hain gustora nengoen
nire lan honetan,
elkartu ginen zentral
sindikal batetan
ta jai lortu larunbat
eta igandetan. (bis)