Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jon Maia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Jende aurrean bizimodu bat daramazu eta ezkutuan beste bat. Ezin duzu luzaroan horrela jarraitu.

Description

Melody
Larogeita hamar urte
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere bizimodu hontan
ez nabil fin eta lerden
goizean beti ez daukat
egiteko adina kemen.
Hartu ninduten pantailan
proba batzuren ondoren
mikrofono ta kamara
Jainko guztitan Jainkoen (bis)
baina ez nago gustora
ez nago gustora zeren
han gauza bat izaten naiz
ta beste gauza bat hemen;
langintza bat hartu nuen
ta hara nola nagoen
ni beti ez naiz berbera
etxean eta ETBn. (bis)

Maite dut nere langintza
ta aurkezteko eszena
albistea bihurtzen det
batzutan ia poema
ondo azaldu nezake
ia edozeinen kondena
norbaiten askatasuna
azalduko det hurrena; (bis)
euskera hutsez guztia
euskera hutsez den-dena
euskera jator-egoki
oso euskera zuzena
baina azaldu behar det
zein dan nik dudan problema
gero erderaz sartzen naiz
nere etxean barrena.

Eta arazo horretaz
sarritan ohi dut pentsatu
pentsatu ta gero esan
hau behar nuke aldatu
kontra esan hortan beti
ezin nezake jokatu
nahiz ta kalean jendeak
hori inoiz ez sumatu; (bis)
burua beharko nuke
euskararantza behartu
nere euskaldun kontzientzia
metatu eta indartu
bestela pantaila aurrean
berriro nola ausartu
nik egiten ez dudana
besteei nola eskatu? (bis)