Bertsos - View details   To know more about this section

2006-07-02 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-07-02 Dima Jaialdia
Gai-emailea
Intxaurraga, Eñaut
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure bikotekidearen erasoak sufritzen dituzu. Berriro ere sukaldean negarrez zaude.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-07-02 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maite nauela esan dezake
zerbait esateagatik;
nahiz ta ez jaso esaldi onik
bere bi ezpainetatik
datorrenean bildurtzen naiz ni
bistakoa da zergatik;
ezin duela hori ekidin
hori ere ondo dakit
ta berriz ere negarrez nabil
nigatik ta beragatik. (bis)

Gauean gogor baldin badator
biharamunean triste;
gauean kolpez hartzen nau eta
goizetan barkamen eske.
Horrela segi ote daiteke?
baiezkorik ez det uste;
baina zer egin ote nezake?
Bihotzek lotzen gaituzte;
braz berataz errukitzen naiz
neure buruaz hainbeste. (bis)

Noizbait baietza eman genuen
familikoak lekuko;
pentsatzen nuen arroxa zena
ez zela inoiz aldatuko
baina beltzera jo zuen denak
eskua jaso orduko.
Eta gaur ere ezingo dio
ardoari egin uko;
berriz jotzera etorriko zait
baina ez nau aurkituko. (bis)