Bertsos - View details   To know more about this section

2006-03-17 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-03-17 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Arzallus, Aritz
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hiru urte dira Irakeko inbasioa hasi zela. Irakiar bat zara, erresistentziako militantea. Fusila hartuta etxetik kanpora zoazela "Nora zoaz?" galdetu dizu alabak.

Description

Melody
Hiru urte pasatu dira

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-03-17 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hiru urte pasatu dira
baina ematen du mila.
Ordutik zenbat odol huste
eta zenbat iskanbila!
Bihotz barruan amorrua
eta eskuan fusila;
ezin det sinistu herri hau
jadanik dagonik hila;
hargatik banoa gerrara
lasai egon neskatila;
gerrara nijoa alaba
baina pakean bila. (bis)

Haundiak txikia jaten du
mundu honen erregela
eta guri tokatzen zaigu
txikienaren papela.
Hiru urtez mantendu gera
ta nola segi horrela
geure etxeetan sartuta
beti bildurrez gaudela?
Ulertu zaidazu alaba
ez naiz hain aita ergela
eta hil egin behar banaute
borrokan hil nazatela! (bis)

"Ez zaitez joan hain itsua!"
sarritan dute esaten
baina nik ezin dut ikasi
zama astun hau eramaten.
Iaz ez genuen lortu ta
ez dugu lortuko aurten
baina berriz jeikiko gera
hoiek ulertu dezaten;
banoa alaba kalera
dudan guztia ematen
zuek noizbait bizi zaitezten
herri zabal ta libre baten. (bis)