Bertsos - View details   To know more about this section

2007-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-08-07 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Altube, Amaia
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak nola doazen jakin behar dugu orain. Alde batetik, Maialen, Fernando Puras izango dugu; eta Iratxe, Patxi Zabaleta.

Description

Melody
Bertsuak jarri dizkat
Stanza name
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio: Esan behar dedana
Patxi juxtu zer da?
Hasi zaitez zu, egin
zaidazu galdera
ta erantzungo dizut
horren arabera. (bis)

I. Ibarra: Galderarik ez daukat
egon zaite lasai!
Burruka egin behar duzu
burruka egin bai
ze zure nagusiek
ez nabe ikusi nahi. (bis)

M. Lujanbio: Ez zaituzte ikusi nahi
badakit badakit
ta ezkutuka gabiltz
juxtu horregatik
zukin ez ibiltzeko
aitatxok esan dit. (bis)

I. Ibarra: Aitak emongo deutsu
kontseju ugari
baina heldua zara
ta portatu argi
zuk egiozu kasu
zeure bihotzari. (bis)

M. Lujanbio: Erreza izango danik
ez zait iruditzen;
bihotzari kasu egin nahiz
hortan ari nintzen
baina bila ari naiz
ta ez dut aurkitzen. (bis)

I. Ibarra: Ba jardun behar dozu
topau beharrean
edo neuk azalduko
deutsut indarrean
bihotza nun dagoen
hemen ezkerrean. (bis)

M. Lujanbio: Beraz hor omen dago
taupaka dilindan
erdi parean baina
ezkerreko jiran;
ba eskubian zegola
Sanzek esan zidan. (bis)
I. Ibarra: Sanzek esango deutsu
hori ziur esan
baina ez zaite hasi
zu Sanzekin dantzan
harena eskumara
aspaldi joan zan. (bis)

M. Lujanbio: Ta orduan bihotzak
kabi hori non du?
Ezin naiz aklaratu
ezin ezer ondu
banijoa hemendik
ta zuek kopondu! (bis)