Bertsos - View details   To know more about this section

2007-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Juaristi, Anjel Mari Peñagarikano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-08-08 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Zelaieta, Felipe
Bertsolaris / Authors
Juaristi, Juan Mari
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Peña, zu, ikaslea zara, eta Juan Mari irakaslea, eskola berean. Zuen artean konfiantza handia izan da, handiegia askotan. Dakigunez, egoera hau ez da zuen eskolan bakarrik gertatzen, eta Gobernuak erabaki du irailetik aurrera errespetuz tratatu beharko duela irakaslea.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Juaristi, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano: Guk elkarrekin tratua degu
hortan baztertu zalantza
baten bateri gustatu ez zaio
guk daramakigun martxa
ta Gobernuan hasarratuta
batzuk omen daude antza
gauza bat dugu amistadea
ta bestea konfiantza.

J.M. Juaristi: Ikasle artean desesperatuz
hala ematen dut eguna.
Kurtsoa hasi ta ustekabean
Peña're egin laguna
ta Gobernuak pentsatua du
kendutzea nire trauma;
lehen kolega deitzen zenidan
ta aurrerantzean "jauna".

A.M. Peñagarikano: Jainkoa ere jauna degu ta
jarri dute haren pare
ez derizkiot erabakia
hartu dutenik dotore.
Gure kateak apurtutzeko
zenbat indar ta botere...
Oain galerazi egin behar al da
elkar maitatzea ere?

J.M. Juaristi: Boterea ta katea aipatuz
egin orain aipamena...
Nere ustetan egitasmoa
izan liteke onena:
aurrerantzean eskua altxa
eta eskatu baimena;
ez ote zera Peña zerorri
katean lotu behar dena?

A.M. Peñagarikano: Areto haundi bat bete-betea
irakasle ta ikaslez
eta batzuek txit osatuak
aurpegiz eta azalez;
baina horrela segi nahi nuke
ta hola utzi mesedez.
Anaiai hika egiten diot
irakaslei zergatik ez?

J.M. Juaristi: Baina alproja ez ote zera?
Jartzen didazun ikara...
Bete-betea daukazu beti
gaixtakerien kikara
ta anaia ta hika aipatuz
hola zatoz zu bertara;
txorradak utzi ta azken lerrotik
etorri lehen filara!