Bertsos - View details   To know more about this section

2007-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-08-19 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Eizmendi, Jon
Bertsolaris / Authors
Paya, Xabi
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Aspaldi honetan modan jarri zaigu zoriona hitza. Emaguzu zure formula zoriontsu izateko.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Formula esan behar dudala
lau hizki ta lau numero
pertsatzen hasi ta berehala
gelditu ez naiz ba ero!
Ez da erreza hori asmatzen
errezik ezin espero
lehenbizi hauxe esango dut ta
aizu gerokoak gero:
hitzek indarra galtzen dutela
sarritan esanez gero. (bis)

Zoriontsua denak ez dauka
bihotz barnean arantzik;
zoriontsuak aurrekoetan
ez du ikusten akatsik;
bere arima erakusten du
bere izaera biluzik.
Zorionaren bila ez hasi
eta bizi beti pozik
ez dagolako gauza haunditan
gauza txikietan baizik. (bi)

Zoriontsuak ordea badu
hamaika erantzukizun!
Kontuz ibili zorion hori
agortuko ez ote zaizun!
Aurrekoari irribarretsu
ta modu onez erantzun
ta zoriona hartu baino lehen
aholku hau arren entzun:
hartu aurretik pentsa ezazu
nori eman nahi diozun. (bis)