Bertsos - View details   To know more about this section

2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia
Gai-emailea
Barandiaran, Gotzon
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Aita zara. Zure alaba lehenengoz irten da parrandan. Asteburu guztian ez da agertu, eta agertu denean kontu eske hasi zara. Berak erantzun bakarra eman dizu, eta zu aho zabalik geratu zara. Zer esan dizu, bada?

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Asteburua hor joan jata
erlojuari begira
eta begiak ez jataz ohitu
ilunera ez argira.
Etorri da-ta nire galderan
erantzun soila hori da:
bera izteko bakean eta
ez sartzeko holan erdira.
Baina txotxola hori ondino
nire kontura bizi da!

Bere erara gobernau gura
dabela bere mundua
ni ez sartzeko badeukola-ta
etxera nork lagundua...
Ez dau ulertu nire ardura
ezta nire apurua
ta harro-harro bere gelara
atea itxita segundua.
Bai heldu baten gorputza deuko
baina ume baten burua!

Ta hamentxe nago aztoratuta
neure kanpo, neure barren
nire alabak harpa jo deusta
gaur aurpegira nabarmen.
Ez naz hasiko "Gauzak ez ziran
holakoak izaten lehen..."
baina ordena apur bat jarri
beharko da nonoz hemen
eta ez naiten lerdoa izan
karka ez izatearren!