Bertsos - View details   To know more about this section

2008-06-08 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-06-08 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Bilbao, Leire
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ez zer, ez nork, ez zelan, bada beste galdera bat: nola? Nola demontre errimatzen dute Egunkariak eta torturak?

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Euskaldunon Egunkaria

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-06-08 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Berba entzunda bakarrik deukot
nire odola berotzen...
Egunkaria eta tortura
bi berbak hor nabil lotzen:
bata da prensa askatasuna
bestea personak jotzen...
Bi berba horrek ezin errimau
beti dabe poto sortzen
baina epaileek ez dabe inoz
poto egitea zigortzen. (bis)

Torturarentzat errima batzuk
topatu leitekez hemen.
Gainera horretan izan dira bai
hamaika artista nabarmen.
Egunkari bat arrisku bako
tresna sinpletxo bat omen
adierazten dau persona historian
hor zelan jantziz joan den
eta torturak erakusten dau
ze animaliak garen. (bis)

Baina aspaldi dakigu zein den
galdeketetan jokoa
ta ez dakienak izan behar dau
guzurtia edo tontoa.
Guretzat ohiko gauza dogu ja
ez da hor zehar kanpokoa.
Pentsatze hutsak ze gogorra dan
kabroi batzuen potoa...
Jaso dabenai samurtasuna
ein dabenai gorrotoa. (bis)