Bertsos - View details   To know more about this section

2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-11-28 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Doinuaren izena da zuretzat gaia eta doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak.

Description

Melody
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zertan jarriko dut begirada
Ibarretxeren planean
edo herri honen gure herriaren
etorkizun ilunean?
Negu gorriko egun hotzetan
konturik nereenean?
Den-dena ilun ikusten baita
norbera ilun denean.
Baina aspaldi ikasi bainun
Xabier Leten esanean
argia ondoen ikusten dela
ilunen dagoenean.

Lau urtaroen gisan bizitzak
ditu mila gorabehera:
batzutan gaude lorez beteta
sarri hostoak galbera.
Burua makur ibiltzen gera
sarri batetik bestera
gutxi batzutan ardatza tinko
ta aurpegi alegera.
Nahiz ta sarritan pentsatu leiken
uztea bizi karrera
instintu batek esaten digu
"Aurrera! Beti aurrera!".

Badakit: ez da osasungarri
umore dena galtzea
gertatzen baita realidade
guzia eraldatzea.
Baina batzutan burua ezin
zut jarri ta ze trantzea!
Ordu ilunetan ahalegina da
begirada argitzea.Nahiz eta jakin beti aurrera
ta sekula ez atzea
holakoetan zeinen zaila dan
begirada aldatzea!