Bertsos - View details   To know more about this section

2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-01-25 Leitza Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Sustrai, Leitzako seme bat izango zara: Abel Barriola; eta zu, Andoni, Abelen lehen eta oraingoz bakarra den txapela. Aspaldian ez duzue elkar ikusi, baina gaur Abelek kajoitik atera zaitu, eta hizketan hasi zarete.

Description

Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Colina:
Ai ene txapel! Ai ene txapel!
Nahiz ez zaizun falta hautsik
eskutan hartu zaitut ta kolpez
kajoia dago huts-hutsik.
Begitan dizdiz egin didazu
maite zaitut nago pozik
ta ez bakarra zaitudalako
lehena zarelako baizik.

A.Egaña:
Kosta zitzaidan dexente kosta
buru horta iristia!
Hasera hartan zirraragarri
eta eder zen guztia
baina kajoian bakar-bakarrik
hau bizimodu tristia!
Jakin nahi nuke noiz helduko den
nere anaia bixkia.

S.Colina:
Oinatz indartsu ari da eta
Irujo ez dabil plako
Aimarrek berriz egun haunditan
jokatu ohi du galako
baina pila bat ahalegintzen naiz
ta gehio saia beharko
anai bixkia izan dezazun
hurrengo ekainerako.

A.Egaña:
Gorputza dezu tamainakoa
hizketa goxo-leuna
urtean zehar onenen pare
urte askoan jarduna.
Behin finalera iritsi ezkero
izan zaite txapelduna!
Horretarako egin behar dezu
Egañak egiten duna.

S.Colina:
Fenomenotan fenomenona
izan liteke Egaña
bere mailarik ez dut akaso
ezin ninteke engaina.
Ados Egañak edukiko du
txapel zerrenda bikaina
baina Egañak ez ditu maite
nik maite zaitudan aina.

A.Egaña:
Preparatzea gauza polita
ta premizkoa bizitzan
baina hala're hementxe zaude
txapel bakarran kerizan.
Beste txapel bat lortu behar dezu
jokatu piztien gisan
Kain punttu bat daukazu faltan
Abelegia ez izan.

S.Colina:
Aizu kapela zertan zabiltza?
Hori ez nuen espero
zure ahotsa entzun dut eta
hain goxo eta hain bero!
Aurten txapeldun nauzu seguro
milagroa bertan bego!
Jainkoak ere hitz egiten du
zu eskutan hartu ezkero.

A.Egaña:
Bueno ba Abel beste txapel bat
neri hurreratzen saia
azken urteetan gertu-gertutik
hartu diezu usaia.
Ekaina laister iritsiko da
gaur da deskansu garaia.
Eser gaitezen bete dezagun
gure Jainkoaren nahia.