Bertsos - View details   To know more about this section

2009-10-25 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-10-25 Urruña Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Xumai
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Colina, Sustrai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Senar-emazteak zarete. Sustrairi deusik esan gabe gau eskolan eman duzu izena Miren,zure euskara freskatzeko ideiarekin. Sustrai, ordea, zure joan-jinez beldurtzen hasia da.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-10-25 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Colina:
Nahiz ta aurrera egin nahi duzun
ikastaroz ikastaro
ene laztana azkenaldian
arras beldurtuta nago
klaseak utzi ondorenean
ze eztabaida ta ze trago!
AEKn beti ikasi izan da
euskara baino gehiago. (bis)

M.Artetxe:
Ikasi nahian ibiltzen naiz bai
aurrera eta atzera
garai batean ni izan nintzen
ikasle horren antzera
baina lasaitu senar maitea
lasai geldi zaitez zera
gero ostatura joaten baikara
orala praktikatzera. (bis)

S.Colina:
Barka zaidazu nahiz badakizun
haserre delacolera
eta euskaraz adiskidea
dela erderazcolega.
Zuk liburutik ikasi zazu
eta aprobatu EGA
euskara gaizki ikasten baita
mingainetik mingainera. (bis)

M.Artetxe:
Ta nola zaude beraz hain lasai
zu holakoak jakinik
kanpoan zenbat ikasi ohi den
ere ongi badakit nik
eta kexaka zatoz nigana
senar gaixoa oraindik
ez nuke hainbeste ikasi beharko
erakutsiko bazenit! (bis)

S.Colina:
Nahiz ta euskeraz neurez ditudan
nahiko hitz eta hiztegi
ta badakidan ze aditz eta
esaera diren zilegi
konsiderazio haunditan zauzkat
hala iduri zait neri
euskaraz soilik egiten diet
haurrei eta txakurreri. (bis)

M.Artetxe:
Euskarak badu bere bidean
hainbat oztopo eta hesi
eta zu berriz hola zabiltza
gure hizkuntzaz ihesi.
Gure harremanak era horretan
ez dunez asko merezi
hartu txakur bat andretzat eta
txakurkume batzuk hezi. (bis)

S.Colina:
Nere asmoa ez izan arren
txakurkumeak heztea
konprenitzen dut haserretu ta
kopeta hala belztea.
Ile horia denez bata ta
begi urdina bestea
agur laztana erabaki dut
suediarra ikastea. (bis)

M.Artetxe:
Ergatiboa ikasi dut ta
orain esango dizut nik
ez dakidala nola nagoen
orain zurekin oraindik.
Beraz bukatu zaigu harremana
bai momentu honetatik
engainatua sentituz gero
gau eskolan hasteagatik. (bis)