Bertsos - View details   To know more about this section

2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (25. 2009. Bilbo)
Performance
2009-05-09 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Urrutikoetxea, Urtzi
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Sustrai Patxi Lopez izango da, eta Andoni Montilla. Mestallako palkoan batu zarete. Montillak Esquerra Republicanarekin dauka ituna eginda, eta aste honetan esan dutenez, gaztelaniako klaseak ordubete gutxiagoz emango dira aurrerantzean, katalana gehiago bultzatuko da. Patxik, berriz, PPrekin egin berri du tratua.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Colina:
Partido berekoak
elkarren ezagun
Mestallako palkoan
bildu gara egun.
Nahiz ta gaur arte ginen
gu elkarren kuttun
jarraituko badugu
betirako lagun
hemen futbolai buruz
hitz egin dezagun. (bis)

A.Egaña:
Jokalariak orain
zelairaino irten
emaitza aurretikan
zaila da jakiten.
Nere buruai ai naiz
orain eragiten...
Erakutsiko dizut
Patxi astakirten
bai futbolaz eta bai
paktuak egiten. (bis)

S.Colina:
Beraz zelaian jarri
duzu zure mira
alde haundia dago
Veleztik Messira.
Futbola politika
ez ote da? Tira!
Euskadi rendituko
baitut Espainira
zuek segi zazute
Europai begira. (bis)

A.Egaña:
Zuen zentral parea
ez da mundiala:
Amorebieta gazte
Ocio txakala
zelai erdia ere
beti nola hala
Toquero da bixkorra
baina ez da bala
fuerte duzuena da
eskuin hegala. (bis)

S.Colina:
Bejondeizula lagun!
Zuzen ari zera
baina hola iritsi
leike urrunera
ta ez marko hau dugun
marko zurrunera.
Baloia bota ezkero
eskuin hegalera
batzuetan zelaitik
ateratzen gera. (bis)

A.Egaña:
PPrekin eginak
paktu bat txepela
Euskal Herria galdu
liteke horrela.
Pentsatu aldaketa
etorriko dela
jokalariak ere
oso laister, bela
denak errioxarrak
Llorente bezela. (bis)