Bertsos - View details   To know more about this section

2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia
Gai-emailea
Zerain, Aritz
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hilabete pasatxo da Hernanin zabor-bilketa sistema berria, atez atekoa, jarri zutela. Zer moduz moldatu zara?

Description

Melody
Hil da Canovas fuera Canovas I
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen prentsan ta behebarrutan
ze kritika ze atake!
Askok etsirik ez zun hartu nahi
dena geldiarazi arte
baina azkenean ta zorionez
hasi ginen atez ate
baretu eta normaldu gera
gaur ze patxara ze pake!
Askoren esku-keinutxo batek
herri bat alda dezake.

Orain zaborra pilatzen degu
guk ere zuen modura
bi kubo marroi badauzkagu ta
organikoak barrura
ta plastikoak ta errefusak
nahiz batzutan egin duda
indartsu eta pozik hasi det
berria den abentura
lana txikia dulako eta
haundia berriz onura.

Denentzat ez zen atsegin izan
ez zen hain ona harrera
segurtasuna galtzea baitzen
abitutako karrera
ez zitekeen beti bezela
dena bota kontainerrera ohitura aldatze horrek beldurra
eman zigun baina keba!
Bideak gauza ederrak dauzka
ausartzen baldin bagera.