Bertsos - View details   To know more about this section

2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-10-24 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia".

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Osakidetza

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:

Dirudienez urte luzeetan
aritu zara obretan
guztiz ahazturik denak gaudela
bankuarekin zorretan
ez omen duzu minik sentitzen
bularra sartuta bertan
minbizia’re sendatu behar
luke prezio horretan!


J. Maia:

Helburu hori hartua dut nik
minbizia sendatzea
lehen pausua izaten baita
aurretik begiratzea.
Nahiz garestia izan litekeen
makina hau ordaintzea
ez da hobea min egitea
debalde ateratzea.


S. Colina:

Dena azaldu beharko dizut
egokitzen den bezala
Osakidetza berez ez al da
Jaurlaritzan sukurtsala?
Ta Patxi Lopez horren asmoa
dena normaltzea dala
mamografiak min ematea
ez al da gauza normala?


J. Maia:

Baina emakume ugari dago
nere itxaropenetan
minari uko egin nahiean
daude itxarongeletan
eta makinak eros daitezke
eta piloa benetan
rekortetxo bat egin ezkero
Jaurlaritzako lunchetan.


S. Colina:

Ahalegindu naiz proposamenak
goitik beheraino aztertzen
puntu baikorrak azpimarratu
eta ezkorrak zuzentzen.
Lunchak kentzea gerta liteke
errezenetan errezen
ez al dakizu hitza jateak
ez dula gosea kentzen?


J. Maia:

Zu Jaurlaritzan gorantza zoaz
sistemetan urrutira
eta aukera jarrita ere
beste aldera begira.
Nik hizki batzuk bota dizkizut
baina hobe erretira:
hainbeste mamoi dagon lekuan
grafiak alperrik dira!