Bertsos - View details   To know more about this section

2010-06-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-06-11 Soraluze Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Emakumeen topagunea izeneko ekimen bat sortu da aste honetan, eta esaldi bat nabarmendu da beste guztien gainetik: "Asko dago egiteko".

Description

Melody
Hil da Canovas fuera Canovas I
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-06-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure obrako lanabes eta
gure lanerako peto
kalera gatoz ta pronto gaude
ahal denean jarduteko.
Emakumeen bizipenei
begirada bat hasteko
iraganeko ekintzaileei
goresmen ta errespeto
asko egina dagoelako
dago asko egiteko.

Gure bidean sartu zaitezte
sekula ez da berandu
ahalik lagun gehien batzera
nola abitzen geran gu.
Bidean bada nahiko zailtasun
nahiko traba nahiko gandu.
Gauzak dexente hobetu dira
hortaz eiten gera kargu
baina aurrera jo nahi duenak
konformagaitza behar du.

Emakumeak badu arrazoirik
buruaz horma jotzeko
ta gizarteak badu nahikoa
emazteei aitortzeko.
Gu batzen gara gure arazotan
ta pozetan sakontzeko
ilusioa eta lana da
gizarte oso bat ontzeko
eta borrokan ai bagera da
gutxinekoa lortzeko.