Bertsos - View details   To know more about this section

2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-09-30 Elgoibar Jaialdia
Conductor
Oteiza, Mariasun
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Jexux Mari, enpresa bateko gerentea zera eta Igor enkargatua, zure tailerrean behar-beharrezkoa dena. Atzo jaio zen Igorren lehenengo semetxoa eta haurra izan ondoren hartzen den baja berak hartu behar duela esan dizu.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Enkargatua izango al da
lanean segitzeko gai?
Lehenago alta hartu zenduen
ta orain baja hartu nahi.

I. Elortza:
Enpresa utzi behar dudala
eta ez egin zarata;
oraintxe baja hartu behar dut
morala altu daukat-ta.

Irazu:
Arriskutsuak izaten dira
mundua dagon bezela...
Ai, enkargatu seguru al zaude
umia zeuria dela?

I.Elortza:
Maternidade baja hartu behar
dudala nago esaten,
gizonok ere ikasi behar
baitugu ama izaten.

Irazu:
Ama izateko lanak hartuta
ibiliko da dotore,
izanez ere gorputz ona du
titia emateko're!

I. Elortza:
Beharrrezkoa baldin badugu
eman beharko da titia
ta bitartean zeuk bete zazu
nik utzitako zatia.

Irazu:
Ez da zilegi zure postua
nere eskutan uztia,
baja zerorrek hartu behar dezu,
ba bidali emaztia!

I. Elortza:
Orain artean jatorra zela
gerentea nuen pentsatzen,
orain lan doble egin behar du
eta hasi da kejatzen.

Irazu:
Lan doble eta umearekin
ez zaude gorputz tristeko,
baina zu kapaz derrepentian
gehiago egiten hasteko.

I. Elortza:
Sigma enpresan lan egin eta
horixe dugu helburu;
umerik inun ez baldin bada
nori saldu behar diogu?

Irazu:
Zeini saltzea arazoa da,
beti izan da horrela;
nere enpresa laixte itxiko da
Sigma itxi zen bezela.

I. Elortza:
Baina berriro birsortu egin
behar da Sigma enpresa;
nik umetxo bat ekarri badut,
ez da ezinezko, pentsa.

Irazu:
Ezinezkua ez izan arren
ez gaude denak dakinak,
lehenago ondo miatzen ditu
zure josteko makinak.

I. Elortza:
Nik andreari behin esan nion
umetxo bat ekartzeko,
aitzakiren bat behar bainuen
noizbait oporrak hartzeko.