Bertsos - View details   To know more about this section

2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-11-19 Donostia Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Oihane
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Demagun Peña eta Oihane ezkondu egin zinetela. Orain badaramatzazue urte batzuk ezkonduta eta egiguzue zuen matrimonioaren historia birtuala, bakoitzak bere ikuspegitik.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Urte batzuek badira eta
nik hitz egingo det klaro;
nahiz eta hogei igaro diran,
hain azkar dira igaro!
Bost seme-alaba izan ditugu
eta oso pozik nago;
orduan asko maite zintudan
ta orain askoz gehiago. (bis)

O. Enbeita:
Bost seme-alaba neure barrutik...
martirioa makala,
zenbat alditan sentitu naizen
sagardo kupel bezala!
Damutzea ere zilegi baita
historia da hain petrala!
Ojala gure ezkontza ere
izan balitz birtuala! (bis)

Peñagarikano:
Hankasartzerik nik dakidala
ez dezu egin bizitzan,
oain bezelaxe orduan ere
oso jatorra bainintzan;
hainbeste urte igaro eta
biok elkarren gerizan...
arren egia esan ezazu,
gezurti ez zaitez izan. (bis)

O. Enbeita:
Bata bestean gerizan biok
ta zu ni baino hobeto,
hogei urtetan ni zai egon naiz
eguzkia ateratzeko;
zenbat amante asmatu ditu
Oihane jeloskortzeko?
Baina gehiegi ezagutzen dut
bat bakarra sinisteko. (bis)

Peñagarikano:
Zaharrena degu pelotaria,
bigarrena fubolista,
hirugarrena bertsolaria,
laugarrena trapezista,
ta bosgarrena okupa degu,
harek bai daukala bista!
Gaur zein etxetan ikusten dira
gurean aina artista? (bis)

O. Enbeita:
Bost seme-alaba ta nola deitu
aukera zen nabarmena;
lehenengo hiru sementzat horra
honek jarri zun izena:
Peña lehena, Peña bigarren
ta Peña hirugarrena;
trapezista ta okuparentzat
emaztean abizena. (bis)

Peñagarikano:
Lehenbizikoa Asier degu
ta Xegundo bigarrena;
hirugarrena Hirune degu
eta Laura laugarrena;
ta bosgarrena Amaia degu
ipinitako izena;
behin ta berriro aitortuko det
zoriontsua naizena. (bis)

O. Enbeita:
Izen guztiak buruz dakizki,
hori gauza nabarmena;
amak askotan esaten zidan
mutil hori da kirtena;
ta azkenean ezkondu nintzen,
hori baitzen nahi nuena;
zenbat alditan oroitu dudan
nire amaren izena! (bis)