Bertsos - View details   To know more about this section

2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Xenpelar Saria (16. 2000. Errenteria)
Performance
2000-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Lersundi, Mikel
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Urtebete pasa duzu belaontzi batean itsasoan zehar. Gaur kaira iritsi eta supermerkatu handi batera joatea erabaki duzu. Erabateko lasaitasuna, itsasoa eta txalupa izan dituzu azken urtean lagun. Orain jendetzarekin eta estresarekin egin duzu topo.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aingura jaso ta itsasora
joan nintzen trebe-trebe,
Neptunon gisan neroni eginaz
ozeanoko errege;
ta azkenean hartu ostean
nik horrenbeste botere,
lurrean nago ta harrituta
jakizue alafede,
hau baino askoz lasaiago da
galerna txarrena ere! (bis)

Hargaitik daukat itxaropena
itsasontzian jarria,
nik bizi dudan trantzea nola
degun bastante larria;
bizimodutzat gustokoa det
mugitzen den oinarria;
nire baitako paradoxa hau
hain da ikaragarria!:
ni itsasoan errege nintzen
lehorrean txingurria. (bis)