Bertsos - View details   To know more about this section

2002-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Asier Otamendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-08-24 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Urrutikoetxea, Urtzi
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Otamendi, Asier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen egoera ez da bertsotan ibiltzeko. Koplatan hobeto, agian. Amets, itzartu berri zara, sekulako biharamunagaz, eta atzokorik ez duzu ezer ere akorduan. Biluz-biluzik zaude zeure ohean, eta gutxienez badakizu zeure etxean zaudela. Ondoan Asier dago, eta Asier ez dago bere etxean.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Asier Otamendi


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Halako baten iritsi ginen
gu biak nere etxera.
Nik ondo dakit non nagon baina
zu nondik etorri zera?

As. Otamendi:
Aizu laguna ez zazu orain
zure kopeta zimurtu!
Zuk zeuk gonbidatu ninduzun ta
orain ez zaite damutu!

A. Arzallus:
Duda bat daukat barruan eta
galdetu nahi dut benetan:
zu're gurekin egon al zinen
orgasmoen txapelketan? (1)

As. Otamendi:
Orgasmoen ondoren ohean
eduki dugu guk txanda.
Gauza bakarra esango dizut:
oso polita izan da.

A. Arzallus:
Pijamarik ez, nikirik ere ez
dena dauka erantzita...
Baina ze kristo egiten dezu
lasto-txapel bat jantzita? (2)

As. Otamendi:
Aizu laguna utzi ezazu
hemen bertan berriketa.
Txapelaz aitzakirik ez jarri
zeuk eman zenidan eta!

A. Arzallus:
Txapela ere behar zendula
aipatu nizun orduan.
Igual txapela esan nun baina
kondoia esan nahi nuan.

As. Otamendi:
Kondoia aipatu duzu eta
hortxe jarri zara larri...
Goian txapela ipini dut nik
baina behean ez dut jarri.

A. Arzallus:
Odola ere isuri duzu
ohe honetan ordea
ta maindireai utzi diozu
Athleticen kolorea.

As. Otamendi:
Halare zu ez zaite kezkatu
nik egin bainuen proba;
ni higienikoki sano nago
eta ona izango da.

A. Arzallus:
Gu Athleticen maindirepean
gogotik baikinen jardun
ez naiz oroitzen ta esan zaidazu
zenbat gol sartu ditugun.

As. Otamendi:
Zenbat gol sartu ditugun orain
esan behar dizut egiz:
kornerretik bi izan dira ta
beste hiru bat penaltiz.

A. Arzallus:
Kornerretik bi sartu dituzu
besterik ez gendun falta!
Baina joan zaitez neska-laguna
laister etorriko da-ta.

As. Otamendi:
Hemendik joan nadin diozu
ez nuela uste, hara...
Joango naiz noski baina jakizu:
txapeldun baten erara