Bertsos - View details   To know more about this section

2002-11-07 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoaroa (12. 2002. Iruñea)
Performance
2002-11-07 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Leitza Razkin, Joxema
Bertsolaris / Authors
Arozena, Estitxu
Colina, Sustrai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Estitxu preso zaude eta kristalaz beste aldean Sustrai zure laguna duzu. Komunikatzeko telefonozko sistema darabilzue eta abisu bat jaso duzue bertatik: zuen arteko elkarrizketa bukatzera doa, minutu erdi bat falta da telefonoa mozteko.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-11-07 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sustrai Colina

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Erdian dugun kristala ohi du
buruakin joz puskatu.
Funtzionarioen jarrera ez zait
neri batere gustatu.
"Maitatzen nauzu, maitatzen zaitut"
ezin al gara maitatu?
Guri nork esan behar digu hemen
noiz hasi ta noiz bukatu?
E. Arozena:
Noiz hasi eta noiz bukatuko
aginduen abenturan
babesten gara elkar sentitu
nahi ta ezinaren mugan;
bi minututxo edo gutxigo
nola guk dauzkagun gugan
jarri eskuak kristal hotzean
ea sentitzen zaitudan.
Colina:
Hori eginez hasi nahi nuke
badut nahiko borondate
kartzela baten dena da kontra
dena mina, dena kalte.
Hala ta guztiz sentimentuak
indarrikan badaukate
eskua bertan ipiniko dut
kristala puskatu arte.
E. Arozena:
Igual kristala puskatuko da
zu hasi zera kezkatzen.
Azken hitz hauek, azken begiek
aprobetxatzera goazen
baina guztiak alde ona du
eta hasi naiz baikortzen:
gutxienean hauen txaloek
denbora ez digute kentzen. (1)
Colina:
Nahiz ta txaloak isilik dauden
maitatzen zaitut bihotzez.
Zure ondoan gozatu nahi dut
zure minez, zure pozez;
astero-astero etorriko naiz
behar bada denbora luzez.
Elkarrizketa bukatuko da
gure artekoa inoiz ez.
E. Arozena:
Gure artekoa bukatze hutsak
nola ematen dun ikara
baikortasunez gero ari da
luza'zagun begirada.
Agurtzen zaitut, muxu bero bat
eta mila besarkada
ta hurrengoan bis a bisean
pixkat goxatuko gara.