Bertsos - View details To know more about this section
2002-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
| Bertsoa entzun | 
2002-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
		
				
				Stanza name: 
		Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Ez zait pasatu lehenago
orain kolpetik akabo! (bis)
Umetxo hoiek ikusi eta
piztu zait hainbeste gogo!
Nik dadukaten kezka zera da:
burutik sano al nago? (bis)
Pentsamentu zelebreak
nonbait banitun gordeak. (bis)
Jakin behar du behingoagatik
Sebastian agureak:
ume guztiak errespetatzen
besteenak eta geureak. (bis)
Begiak egin dit diz-diz
hausnarketa baten premiz: (bis)
agurea zuk tentazioak
kontrola itzazu neurriz
gaur izandako pentsamentuak
zuk ez izateko berriz. (bis)
