Bertsos - View details To know more about this section
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
| Bertsoa entzun | 
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
		
				
				Stanza name: 
		KOPLEN MULTZOA 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Hainbat urte igarota
soldaduzkakin mokoka
ez da bukatu borroka.
Gure aurkako izaten dira
horrenbeste zigor mota!
Baina ez dio inporta
oraindik zutik nago-ta.
Hori da haien porrota.
Majinatxo bat komeri
hainbat sentimentu eri
etorri izan zaizkit neri!
Soldaduzka hori joan zen baina
pakerik ez da ageri.
Ni naiz pakean gudari
eta hauxe dut gurari:
gerra egitea gerrari.
Zigorra ez da merkea
hemen nabil jo ta kea
komeni da esatea.
Jada ez dago insumisoez
kartzela horren betea
baina hau nere suertea
nerea da aldartea
barruan baitet bakea.
