Bertsos - View details   To know more about this section

2003-03-29 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Abra Saria (2. 2003. Getxo)
Performance
2003-03-29 Getxo Sariketa
Gai-emailea
Esnaola, Josu
Bertsolaris / Authors
Izagirre, Iñigo
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Orain herri guztietan ari dira gazte gauak abian jartzen, asteburu gauetako alternatiba osasuntsua ei da. Zuk, Iñigo, bertara joan nahi duzu; eta Jonek, aldiz, orain arte bezala jarraitu nahi du.

Description

Melody
Ludi bizitza abesti gozoz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-03-29 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Izagirre:
Nere bizitza irauli nahi dut
hortarako dut asmoa
ta horregatik gaztelekutan
izena ematera noa
gutxienean izan nahi nuke
mutil gazte bat sanoa
nahiz eta gazte sosoa izan
behintzat ez anonimoa!

J. Martin:
Alternatibak nahiz eta niri
sortzen didan mirespena
lagunarteko parrandak badu
ziria edo eztena
eta aukeran jarri ezkero
nik nahiago dut azkena
dibertitua izaten baita
osasuntsua ez dena.

I. Izagirre:
Larunbatetan ibiltzen gara
mozkortuta ta perrezka
ez gera ohartu: gure bizitza
horretan doa iheska;
parranda pixkat uztea ere
hain aukera txarra ez da
eta agian ligatuko det
nik aerobic-eko neska.

J. Martin:
Alternatibak jartzen nahiz eta
hasia zaren lehenbizi
gure gorputzak nahiz ta ez duen
trote haundirik merezi
nahiz ta parrandan gure bizitza
joan litekeen ihesi
luze ta gaizki bizitzea baino
nahio motz ta ongi bizi.

I. Izagirre:
Kalera irtenda sarri alkohola
izaten da gure xede
aje galanta hurrengo egunez
denok gaude nahiko grabe
gure bizitza galtzen dijoa
ta hori ez da mesede
ta nik bizitzen ikasi nahi det
igande goizetan ere.

J. Martin:
Beraz hasi da alternatiba
egokiaren eskale
ni berriz beti izan naiz alkohol
eta porroen maitale.
Nahiz igandean gure buruak
igual egingo dun kale
aurreko gauan oso ederki
pasatu degun seinale.