Bertsos - View details   To know more about this section

1999-02-20 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-02-20 Azkoitia Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azkoitian dagoen kultur ingurune ezagunenetako bat Matadeixe izenekoa da seguru asko, garai batean ganadu hiltegi abandonatu bat izana eta gazteek martxan jarri zutena. Bertso pare bat mereziko ditu.

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-02-20 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai batean ganadu hiltegi
zela-ta asko harritu,
hobe ganadu hiltegi orok
aukera hoiek balitu.
Gazte batzuek hartu zuten ta
goitik behera erdibitu,
mataderoak zer egiten dun
ezin gaizki iruditu:
ofizialkeri danak akatu
eta ametsak erditu.

Mataderoak urteak ditu
akaso bi edo hiru,
traba pila bat tarteko baina
denbora alde datorkigu.
Ta politikak gure kontrako
ezpata zorrotz beti du;
ez degu behar ez presupuesto
ta ez zuen hainbat diru,
inork eman zai egon gabe're
guk geuk egiten dakigu.