Bertsos - View details   To know more about this section

1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-03-27 Bergara Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Orain arteko gai gehienak nahiko gai desgraziazkoak ziren eta oraindik ez ditugu aipatu Serbia, Kosovo eta horrelakoak. Lizarrako hostoa orbeltzen ari dela ematen du, gosea Afrika guztian, Hirugarren Mundua bizi ezinik... Serio, benetan, merezi al du mundu honetara haurrak ekartzea?

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denok pentsakor utzi ote gaitu
Joserraren esakerak?
Hemen gehienok bildurtzen gaitu
munduak duen tankerak.
Alde batetik laburrak dira
giza bizitzaren hegak,
guk bidetxo bat jarri diogu
ta ahal bada eman aukerak;
merezi duen edo eta ez
noizbait esango du berak. (bis)

Nik neuk bakarrik esan dezaket
zer eman duen nireak:
eduki ditut une lotuak
eduki ditut libreak.
Egia da bai gauza txar asko
daukala mundu gureak.
Nola kantatu merezi duen
jaioberrian bideak?
Galdera hiri egiten diat:
merezi al dik hireak? (bis)