Bertsos - View details   To know more about this section

1999-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-08-20 Bilbo Jaialdia
Conductor
Galarza, Mikel
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Garai batean lige kontuak ez ziren gaurko modukoak. Lehen neska laguntza edo horrelako zerbait egiten zenuten. Erromeria amaitu eta neska lagundu ohi zen bat, bi, hiru edo lau orduz, mendiz mendi, biderik bide, zelairik zelai haren baserriraino. Seguru gaude zuk ere holako neska laguntzak egingo zenituela. Kontatu pasadizorik bitxiena eta neska laguntzarik emankorrena.

Description

Melody
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Disimuluan esana du gaur
ni zenbatsu zahartu naizen,
gertaera hoiek hain aspaldiko
kontuk baitira hain zuzen.
Nahiz ta neskata joandakoan
sentitutzen ginan zezen,
zoritxarrean guk alpargatak
bakarrik busti ginuzen.

Sasoia eta indarra gendun
guk ezin errendituan,
ilusio ta ametsa ere
sortutzen zan segituan.
Arrats batean batengana juan
nintzan ia-ia ituan,
broman baietza eskatu nion
ta harek lotu nituan.

Garai haretan izandu arren
guk ere txoro haizea,
ondorengoan probetxua ez zan
izaten beti luzea.
Gazte denboran eman genuen
halako bizi klasea,
bainan ez daukat gaur damurikan
larre motxetik pasea.