Bertsos - View details   To know more about this section

1999-08-23 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-08-23 Ibarra Jaialdia
Conductor
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zer pentsamentu ekartzen dizkizu Ameriketan dabilkizun anaia misiolariak?

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-08-23 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Biok berdina degu jatorriz
berdin aita eta ama,
noizbait fedeak bultzadatxo bat
egin zuen zuregana;
urte hauetan hori izan da
zure lana eta arma.
Hori dela ta Euskal Herritik
Amerikara joana,
ta hemen ere badadukagu
gizonak zuzentzen lana. (bis)

Nunbait hor zabiltz Ameriketan
ia lur-galduren baten,
harremanikan ez zenduke nahi
zuk jendearekin eten.
Ba al dakizu nere motzean
gaur nik zer kezka daukaten?
Beti ez dira kanpoko hitzak
oso zuzenak izaten,
behintzat sekula ez galerazi
bertako seme izaten! (bis)

Ez det pentsatzen bihotza horren
galdua daukazutena,
bestela ziur izango nuke
ahaztuko ez zaidan pena.
Herri bakoitzak nortasuna du
leiken gauzik politena,
ta hori degu zenbait gizonek
galerazi ohi dutena;
ez zazu egin garai batean
espainiarrak ein zutena. (bis)