Bertsos - View details To know more about this section
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
Bertsoa entzun |
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sentimenduen azalpena da
nahiko langintza nekeza,
bihotza letren menpe jartzea
ez da batere erreza;
une txarraren sustoa eta
une onaren sorpresa;
bahituak duen egonezina,
haur batek duen babesa;
biak batera sentitzen dira:
dena eta ezereza. (bis)
Seguridade falta ohi dago
tabladuaren harira,
zuei begira jarri nahi nuke
ta ez nago inora begira;
fokoetatik lausotasuna
datorkit begi-ninira,
zuek ematen baitidazue
nik ez daukadan distira,
zeuon txaloak sentitzen ditut
neure taupadak bailira. (bis)
Ideiak erraz nahastu daitezke
tablau gaineko unean,
bizitza oso bat korapilatu
momentuan sabelean.
Hala ta guztiz aurrera goaz
gozamenez gaudenean;
aprobazio keinu bat-edo
ikusi ohi dudanean,
haunditasun bat senti dezaket
nire txikitasunean. (bis)